XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta kriterio horiek betetzen dituen fenomeno bakarra, haren ustez, intzestuaren debekua dugu.

Ezen intzestuaren debekuak, berak esatera, aurkitzen baititu, ezpairik gabe, eta askaezinezko eran elkarturik bi ezaugarriok (arauak eta unibertsalitatea), zeinetan bi ordena elkarrekiko baztertzaileren atributo kontraesankorrak ezagutu baititugu; intzestuaren debekuak, bestalde edota horrexegatik beragatik arau bat konstituitzen du, baina arau bat zeinak, giza arau ororen artean, unibertsalitatezko jite bat baitu aldi berean.

(Ikus loc. cit. 10 or.).

Intzestuaren debekua, beraz, arauaren eta unibertsalitatearen erizpideak betetzen dituen fenomeno sozial dugu, eta sozial hori azpimarkatu beharra dago, bera baita egiazko fenomeno sozial lehena, sozialaren (balio zentzu neutro batez esana) oinarria baita, kulturaren oinharria, ezinago aproposa.

Maiz asko entzun dira kritikak, intzestuaren debekua arau unibertsal bat ez dela baieztatuz eta handik eta hemendik hainbat ohar eta hautemate eskainiz zenbait herritan halako ezkontzarekiko debekuak ez direla ezagutzen azpimarkatuz.

Lévi-k berak ez die muzin egin horrelako kritikei.

Experientzia handiko antropologo denez, ukatu, ez du ukatzen hainbat ezkontza-moeta toki batzutan zilegi direla, beste zenbaitetan baztertuak direlarik.

Areago, hainbat tokitan debekaturik dagokeen ezkontza modu bat bestetzutan agindurik dagoke.